Kennedy gure laguna zenanai bat bezala.
Askatasunaren Kennedy
zergatik zaude hilda?'
Ez naiz oroitzen zein urtetan
Kennedyren lana jada prest zegoen
B-52, marine eta besteen
laguntzaz Euskadi askatzear zen.
Moskutarrek ordea, ez zuten maite
Kennedyren barre zoragarria,
dutxan kantatzen 'Gora ta gora'
'aurresku' dantza eta 'xistera'.
Horregatik zuten goiz triste batez
milaka balazoz betirako ken.
Eta Euskal Herrian jende guztiak
isilpean zuten triste kantatzen:
Kennedy gure laguna zen...........LAGUN AMERIKARRA
Anai bat bezala.........................LAGUN AMERIKARRA
Askatasunaren Kennedy............LAGUN AMERIKARRA
Zergatik zaude hilda?.................LAGUN AMERIKARRA
Bronx eta Harlem, nor da oroitzen
Kennedy for president hori nor zen?
Haren hazia oraindik ere
krak ta heroinaz dute gosaltzen.
Egurtuta hiltzen Los Angelesen.
Gorpuak Laos eta Vietnamen.
Corea, Granada eta Panaman.
Gorpuak barriro gaixo Iraken.
'Oilaskoak tegira itzultzen dira'.
Oliver Stone berandu iritsi zen,
azkeneko Bahía de Cochinos
CNNk zuzenean bota bait zuen
eta hilotz batek badakielako
sekretuak beti ondo gordetzen.
Kennedy gure laguna zen...........LAGUN AMERIKARRA
Anai bat bezala.........................LAGUN AMERIKARRA
Askatasunaren Kennedy............LAGUN AMERIKARRA
Zergatik zaude hilda?.................LAGUN AMERIKARRA
Erlak ahizpekin, kantatzen genuen,
baina Kennedy hilak hobeto zeuden.
Salbatzailerik gabe geratu gara,
agur dezagun lagun amerikarra:
Ernesto Guenara 'Che'..................GURE LAGUNA DA!
Malcolm X....................................GURE LAGUNA DA!
Angela Davis.................................GURE LAGUNA DA!
Emiliano Zapata............................GURE LAGUNA DA!
Augusto Sandino..........................GURE LAGUNA DA!
Carlos Fonseca............................GURE LAGUNA DA!
Tupac Amaru...............................GURE LAGUNA DA!
Tatanka Yotanka...........................IS MY FRIEND!
Simon Bolivar..............................ES NUESTRO AMIGO!
Jose Martí....................................GURE LAGUNA DA!
LAGUN AMERIKARRA!
LAGUN AMERIKARRA!